XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Estatu Batuetako irteera Estatu Batuetan, osasun publikoa Estatuaren funtzio da, baina nahiz eta baldintza guztiak eduki medizina sozializatua sortzeko, medizina honen kontra korronte garrantzizkoa sortu da.

Atentzioaren eskaria gehitzen joan zenean lehen erantzuna karitate pribatua gehitzea izan zen.

Metodo honek, garrantzi handia zuen diru gehiago zegoen herrietan.

Atentzio medikoaren garestitzeagatik, karitateak ezin zuen aurrera jo, ez baitzegoen nahiko diru betebehar guztiak atenditzeko.

Horregatik, beste irteera bide bat aukeratu zen.

Blue Cross Aseguru Pribatuaren erakundea jaio zen.

Kasu hontan, edozein pertsonak, diru gutxiko poliza baten trukez, atentzio medikoa edukitzeko eskubidea zuen, ordainketa zuzena gabe.

Aseguru honek, ospitalizazioa bakarrik ordaintzen zuen.

Hau ere ez zela nahiko eta hirugarren metodoa sortu zen.

Sistema pribatu metodo bat, hau ere, apur bat zabalagoa eta diru gehiagoko poliza.

Poliza honek, atentzio ospitalarioa eta anbulatorioa ordaintzen zuen.

Polizaren kostoa txikia izateko, eritasunaren asegurantza, eritasun batzutara mugatzen zen, ez guztietara.

Atentzio gabe gelditzen ziren eritasunak heuk ziren: eritasun mentalak, istripu kardiobaskularrak, tuberkulosisa, hots, eritasun luzeegiak eta kronikoak.

Eritasun hauk, aseguru pribatuak hartzen ez zituen moduan, Estatuak xurgatu behar zituen, talde zokoratuentzako dohako zerbitzu antzera.

Medikuaren aukera librea mantentzen zen.

Honela ikusita, metodoa ona zela esan dezakegu.

Baina zerbitzu hauen eraginkortazuna faktore hauen menpean zegoen: 1.- Polizak, populazio osoak ordaintzeko modukoak izan behar dira, hots, merkeak.

2.- Atentzio medikoaren kostoak egonkorrak izatea.

Bi baldintza hauk betetzeko bi posibilitate daude: 1.- Estatuaren subentzioa.

2.- Medikuen soldatak urritzea eta profesionala Aseguru Pribatuaren langilea bihurtzea, aukera librea alde batetara utziz.

Estatuaren eskusartzea. Derrigorrezko aseguru sistema. Alemania

Alemanian, langileek derrigorrezko asegurua ordaindu behar zuten, parte bat asegurantza sozialerako eta beste, zerbitzu medikuetarako.

Baina, osasun publikoa betik uzten zen Estatuaren menpean.

Medikuak aukera librekoak, kontsulten kopuruagatik ordaintzen ziren.

Geroago, familiak atentzio medikoa hartzeko, diruaren ordainketa gehitu egin zen baina 3 zergadunei: langilea, entrepresa eta Estatuari.